martes, 14 de diciembre de 2010

ETORRI SONDIKARA ANTZERKIA IKUSTERA

Datorren abenduaren 18an 4 eta 12 urte bitartekoentzako antzezlana taularatuko dute Sondikako Kultur Etxean. "Olentzero eta edabe magikoa" lan bikaina eskainiko dute Deabru Beltzak konpainiakoek. Bertara joateko, irteera antolatuko da Lezamatik, 3 euroren truke. Tokia mugatua da, 30 sarrera jarriko baitira salmentan liburutegian, abenduaren 16ra arte. Irteera autobusez egingo litzateke, monitorez lagunduta, arratsaldeko 17:00etan, lana 17:30etan hasiko delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario